Telefonoa: +34 943 80 17 24 (Udaletxea)
Ordutegia: 8:30 a 14:00
Arkaitz Estensoro
zerain@udal.gipuzkoa.net
ZERAIN merkataritza elektronikoko enpresa berria da, eta gure lurraldeko produktuen Dotorezia, Distira, Oreka, Izaera eta Heldutasuna mundu osoari ezagutzera ematea du helburu. Aipatu produktu guztiek, Kontseilu Arautzaileek babesten dituzte beren Kalitatea bermatzen duten kontrolen bitartez.
Hainbat era dago ZERAINgo erosketa-atalera iristeko:
Atari nagusitik gure webaren atal ezberdinetan sartzeko aukera izango duzu; bailarei buruzko orrietako informazioa irakurri eta Jatorrizko Deitura bakoitzean sartu ahal izango zara, eta hauen bidez, enpresatara. Honez gain, gure web orriko produktuei buruzko informazioa eskuratu eta beren ezaugarrien berri izango duzu, eta baita produktu horiek erosteko aukera ere. Bestalde, DENDA izeneko atalean, Departamentu bat aukeratu eta bertako produktuak azalduko zaizkizu, eta produktu bakoitzaren fitxa ikusteaz gain, erosteko saskian sartu ahal izango duzu. Amaitzeko, gure web orrian promozioan dauden produktuak ikusteko aukera ematen duen ESKAINTZAK atala dugu.
ZERAINen egiten dituzun erosketa guztiak txosten honetan adierazitako baldintza orokorrekin bat etorri behar dira.
ZERAINgo merkataritza elektronikoa banku-txarteletako ordainketa-bidean oinarritzen da. Banco Central Hispano eta Sistemas 4B-k eskaintzen duten ordainketa-sistema honek bezeroaren informazioaren segurtasuna bermatzen du.
Secure Socket Layers (SSL), ExpoQalidad-ek erabiltzen duen segurtasun-sistema aurreratuak, Internet bidez bidaltzen dizkiguzun datu guztiak babesten ditu. Eskaera baten bidez iristen zaigun informazio guztia (izena, helbidea, eta kreditu-txartelaren zenbakia barne) zerbitzari seguru batek zifratuko du. Prozedura honen bidez, zure kreditu-txartelaren informazioaren eta fakturazio-datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen dugu eskaerak izapidetzeko zentrora iritsi arte. ExpoQalidad-ek erosketa segurua izango dela bermatzen du.
ZERAINen oso aintzat hartzen dugu guregan jarri duzun konfidantza. Hori dela eta, zure datuen konfidentzialtasuna ziurtatzea da gure konpromiso garrantzitsuena. Gurekin partekatu nahi duzun edozein ideia, iradokizun edo informazio, zuri zerbitzu hobea eskaintzeko besterik ez dugu erabiliko.
ZERAINek beretzat gordetzen du bidalketa mota era eta berau egiten duen konpainia aldatzeko eskubidea, orri hauetan edozer adierazita ere, eta bezeroari kalte egiten ez badio. Hala ere, arau orokor gisa, ExpoQalidad-en bidalketak NACEX banaketa-enpresaren bidez egingo dira, entrega-epeak ondorengoak izanik: 12-48 ordu bidalketa Espainiara bada, eta 72 ordu Europar Batasuneko gainontzeko lurraldeetara bada. Erosketa 12ak ondorenean egina bada, eskura emateko epea egun bat gehiago luzatuko da.
Bidalketa-gastuak honoko hauek izango dira:
Gipuzkoan: 8€
Estatu espainiarrean: 18€
Portugal eta Azoreak: 18€
Balearrak: 18€
Kanariak, Zeuta eta Melilla: 22€
Gainontzeko helmugen kasuan, eskaera posta elektronikoz egin beharko da honoko helbide honetara zuzenduz: denda@zerain.com
Igorpen gastuak pixuaren araberakoak izando dira.
Edozein eratara, kostu totala (BEZa eta igorpen datuak barne) helmuga aukeratutakoan azalduko da.
Eskaeren ezeztapenak idatziz bakarrik onartuko dira. Behin salgaia biltegitik irten denean eskaerarik ezingo da ezeztatu. Ezeztapen honek suposatuko dituen gastuak 10€tan fakturatzeko eskubidea gordetzen dugu. Sortu daitezkeen kalteak handiagoak diren kasuan, gastu hauek ere altuagoak izan daitezke.
ZERAINen helburua bere bezero guztiak gogobetetzea da; horretarako, 7 eguneko epea duzu zure eskaerarekin erlazionaturiko edozein gertakari adierazteko. Zure eskaera jasotzean paketean irregulartasunen bat antzematen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 24 orduko epean, 943 80 15 05 telefono zenbakira deituz edo denda@zerain.com helbidera idatziz.
Behin 7 eguneko epea amaitu denean ez dugu salgaia itzultzerik onartzen. Erabili ez diren produktuak, oraindik bere haserako estalkian daudenak, ireki gabe eta egoera onean daudenak bakarrik itzuli ahal izango dira. ALDABE enpresa ez da itzultze gastuen kargu egiten, ez eta galera zein hondatze gastuez. Frankeatu gabe dauden salgaien itzultzea ez da onartuko.