ILARGIA
Zeraingo oroigarri bezela saltzen den zeramikazko objetua. Oinarria egurrezkoa da eta gainean zeramikazko marrazki oso berezia du erantsita: Zeraingo Jauregi dorretxean ikusi daiteken ilargi bat. (18.5 x 20 zm.).
ARTILLEZKO GALTZERDIAK
Artzainek ardiei udan moztutako ilea hari bihurtu eta honekin egiten dira galtzerdiak. Tradizioz beteriko artisau produktu hau lau orratzez egiten da eta ez du joskurarik. Aipagarria da aspaldiko galtzerdi hauek uda nahiz negu erabiltzen direla oraindik.