IDIAZABAL GAZTA
Latxa ardi esnez egiten den Euskal Herriko ohiko gazta.
Idiazabal izenez ezagutzen den gazta, Euskal Herriko ohiko gazta da, Latxa ardi esnea duelarik oinarrizko lehengaia.
Forma zilindriko eta proportzionatua izateaz gain, azal gogorreko eta leuneko gazta honek kolore homogenoa du, mami, trinko eta begi sakabanatuekin.
Gainera, ardi esne eboluzionatuaren ohiko usain garbi bereizgarria du, zapore orekatu eta nabariarekin batera.
Gazta egiteko prozesua orain dela 100 urte jarraitzen zenaren berdina da, gaur egungo teknologiak eskaintzen duten baliabideak egokituz.
1,200 Kgr-tako gaztak dira, eta ketu edo ketu gabeen artean egin liteke aukera.
INTXAURRAK
Baserri atarietan aurkitzen diren intxaurrondoen fruitua da. Oskol gogorraren barruan, azal fin baten bidez lau ataletan banaturik aurkitzen den fruitu lehorra da, beste leku batzuetakoa baino txikiagoa da, baina zaporez indartsuagoa. Bi kiloko poltsa.
Gure datu-basean altan emateko eta Zeraingo Dendan eskaerak egiteko, bete itzazu ondorengo eremuak, mesedez. Izartxoa (*) duten eremuak betetzea derrigorrezkoa da: