Ostatu jatetxeak denbora luzea darama zeraindarron artean. 1711 urtean Udaletxea sortu zenetik, urtez urte bere zerbitzuak eskaini ditu. Herri txiki guztietan bezala, Zeraingo atseden leku bakarra izan da denbora askoan. Tripa-zorriak baretu edo ohe beroa nahi zuen kanpotarrak bertara joan beste irtenbiderik ez zuen.
Gaur egun ere Ostatu jatetxeak sukaldeko suaren epeltasuna eskaintzen dio bisitari nahiz herritarrari. Euskal Herriko gastronomia goxoena dasta dezakegu bertan: arkume errea, baserriko oilaskoa, gazta-tarta…, eta Tolosako Indabaren Ibilbidearen barruan egonik, nola ez, babarrun goxoak.
Harri hotzez eginiko paretek, leiho txikiek, betiko jakien usainak, kartzelako kateen kulunkak, XVIII. mendeko bidaiariaren azalean jartzen du bat.
