" />
Zeraingo aberastasunik esanguratsuenak dira eguneroko lanaz ekoizten ditugun produktuak. Gurasoen eskolei jarraiki eta ingurunearekin bat eginik, hasiera batean etxerako beharrak asetzeko ekoizten genituen produktuak nahi duen ororen eskura jartzen ditugu gaur egun.
Zeramika, Idiazabal gazta, hainbat zaporeko mermeladak, saskiak, sagardoa...; produktu hauen guztien goi mailako kalitatea da Zeraingo herriak eskaintzen duen beste erakargarrietako bat.
Baina denda honek badu beste berezitasun bat: Merkataritza Justua. Zeraingo Dendak herriaren garapenerako funtzio sozial garrantzitsua betetzen du, produktuen azken prezioaren zatirik handiena baserritarrengana iristea ahalbidetuz.
Dendaren lanari esker, baserriko lana errentagarri egiten dugu. Baserritar, artisau eta bere familiari norbere gustuko lanean jarraitzeko aukera errazten diogu eta gure herriaren biziraupena sendotzen dugu. Gure produktuekin, kalitatezko goi mailako produktuez gain, Zeraingo Paisaia Kulturalaren iraupenaren alde egingo du dendara datorrenak.
