Urriko hirugarren astean egiten den "Kultur astea" da Zeraingo beste kultur ekintza garrantzitsuena. Aste berezi honetan era guztietako ekimenak antolatzen dira. Jubilatuei eskainitako egunarekin hasi eta hitzaldiak, diapositiba emanaldiak, umeen egunak, txondor erakusketa, karobia, arropa zahar erakusketa eta beste ekintza asko antolatzen dira.
Aipatzekoa da, gaur egun ezagutzen dugun Zeraingo Herri Museoa aste kultural batetan antolatutako ekintza batetatik sortua dela.