Idiazabaletik irtengo gara (jatorri deiturari izena ematen dion herria eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Dastatze Zentroa duena, gaztandegi baten bisita barne), herriko eliza, artzainaren monumentua, Txomenane Parke Botanikoa eta indianoen jauregiak ikusiz. Hortik Segurako multzo monumentalera joango gara, kotxez edo oinez (20'). Aste Santuko prozesioengatik famatua den Erdi Aroko herri honek historia eta artitektura ondare bikaina dauka: Eliza, Ardixarra Etxea (Erdi Aroko Interpretazio Zentroa), Santa Isabel komentua, baseliza eta jauregi ugari, harresi zaharraren ateak, etab. Ibilbide hau Seguran bertan amaituko dugu Uraren ibilbidea eginaz: ibilbideak herri osoa inguratzen du, uraren inguruko informazio ugaria eskainiz (45').
