HERRI-FESTA LIZTORMENDI ETA OA ELKARTEEN URTEURRENEAN
Liztormendi elkarteak 50 urte eta Oa Kultur elkarteak 25 urte betetzen dituztela ospatzeko, bi elkarteek elkarrekin, herri guztiarentzako festa antolatu dute hilaren amaierarako.
Goizean, herritarrentzako bola txapelketa eta haurrentzat pailazoak izango dira. Eguardian triki-kantu-poteoa. Ondoren herri-bazkaria frontoian. Arratsaldean bertso saioa izango da. Iluntzean berriro ere poteoa izango da trikitilari eta bertsolariekin. Eta eguna ondo amaitzeko pintxo batzuk eta trikitilariekin erromeria egongo dira.
Itzuli