PAISAIA KULTURALA | Eztigintza

Ermasoro baserriko Eugenio Elortza segurarrak etxean antolatua duen museo txikian, erleen mundu ezkutuaren berri jasotzeko aukera dute bisitariek.

Bisitaldia, erlauntza mota ezberdinak ikusiz hasten da.Enborrez eginak, zumitzez eta buztinez eginak, eta gaur egun erabiltzen diren berriak ere ikusiz, Eugeniok erleen bizimodu eta lanaren berri ematen du.

Ondoren, lanean ari diren erlauntzak ikusiko ditugu. Leiho zabalak dituen gela baten babesean sartu eta Eugeniok erlauntza bat irekitzen du barrutik ere ezagut dezagun. Erregina, eztiz betetako abaraskak, langileak…; erleen mundu ezkutua ezagutzeko aukera ezin hobea da.

Abarasketatik eztia nola ateratzen den ikusi eta erleen eztia dastatuz bukatuko da ikustaldia.

ERRESERBAK burutzeko klikatu HEMEN

Oharra: Taldekako (gutxienez 15 pertsona) bisitaldiak soilik onartzen dira eta hitzordua hartzea ezinbestekoa da.

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier