Herriko plazan kokatua, bisitari guztien biltoki da. Hemen jasoko duzu Zeraingo txoko ikusgarrienen berri. Erreserbak, irteera gidatuak, egun beteko txangoak... eta baita inguruko herri eta Gipuzkoako eskaintza interesgarriak ere.
Goierriko Turismo Bulego bakarra izaki, leku ezin hobea da zonalde hau ezagutzeko bideari ekiteko. Eta ez izan zalantzarik; zure kezkak edo jakin-mina asetzeko lasai jarri gurekin harremanetan. Zure egonaldia atseginago egiteko gure esku dagoen guztia egingo dugu.
| Ordutegia: | Astean zehar 10.30 - 13.30 eta 15.30 - 18.30 Aste bukaeratan 11.00 - 14.00 eta 16.00 - 19.00 |
|---|---|
| Helbidea: | Herriko
Plaza, z/g E-20214 Zerain (Gipuzkoa) |
| Telefonoa: | +34 943.801.505 |
| Fax: | +34 943.801.606 |
| Posta elektronikoa: | turismobulegoa@zerain.com |