Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

PROIEKTU SOZIEKONOMIKOA > Zerain eta landa garapena

Zeraingo herriak ere prozesu hau bizi izan du. XIX. mende hasieran 500 biztanle baziren, 70eko hamarkadan ez ziren 250era ere iristen.

Goitik beherako prozesu honen aurrean zerbait egin beharraren premia ikusita, "landa garapena" asmatu baino lehenago hasi zen Zeraingo herria, bere biziraupena ziurtatzearren, gisa honetako ekimenak bultzatzen.

Auzo lanean, denen artean erabakiak hartuz, gazteentzat etxebizitza berriak, udal zerbitzuak, herri eskola, kultur etxea, etab. eraiki eta egituratu zituzten. Ekimen hauen garrantzia ez dago ordea beraien handitasunean, herri guztiaren parte hartzean baizik.

Proiektu soziekonomikoa atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©