Egungo Europako erakundeen kezka garrantzitsuenetariko bat lurralde desberdinetako giza komunitateen banaketaren orekari eustea da.
Landa inguruetako giza komunitateak emigratzaile ugarien sorleku izan dira. Garai batean Ameriketara joan ziren, nekazaritza eremu berri bila, industria garatu zen bailaretara gero, eta hiriguneetako zerbitzu-gune erraldoietara orain. Bizimodu samurragoa non atera haruntz joan dira landatarrak. Honi demografiaren bilakaeraren eragina gehitzen badiogu, mende honetan landa-inguruetan gertatu den gainbehera izugarriaren arrazoietara hurbilduko gara.
Gero eta nabarmenagoak dira hirigune erraldoietan biztanleak pilatzeak sortarazten dituen arazoak, norbanakoarentzakoak bezalaxe sozialak. Honez gain, lan-ordutegi gero eta murritzagoaz kanpoko aisialdiaren premia asetzeko, garrantzi handiagoa hartzen ari dira, egunetik egunera, landa-inguruak.
Hau dela eta, makroekonomiaren arau hotz eta apartekoetatik urrun, landa-inguruetan iraun duten giza komunitateen bizitzari suspertzen laguntzea nahitaezko ildotzat jo dute aipatu europar erakundeek.
Proiektu soziekonomikoa atalera itzuli