Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

OSTATUAK > Tellerine nekazal turismoa

Aizkorriko mendikatea, Aratz mendia, San Adriango paseoa, Oa mendia… leku menditsu eta lasaia. Euskal Herriko paisaia ederrenak ikuskatzeko balkoia, arnas berritu eta berrindartzeko leku aproposa.

1797 urtean eraikia, denbora tarte motzean etorkizun iluna argitzen ikusi du. 40 bat urtez hutsik eta erortzear egon ondoren, Jose Migel Arrondok eskuratu eta bere aitaren laguntzaz, hiru urteren buruan eraberritu dute antzinako harri eta zura mantenduz.

Tellerineko zerbitzuek, sei logela bikoitz bainugelarekin, hiru egongela bi behe suarekin, gosari eta janariak etxeko giro epelaz gozatzeko bide ematen dute. Sukaldeko aukera ere badago, tarte lasai hauetan bere trebezia ezkutuak plazaratu nahi izanez gero.

Desagertzera zihoan baserria berriro biziberritu da. Joxe Migelek, baserriko lanaren osagarri bikaina du. Bisitariak, Euskal Herria, euskara, baserria… ezagutu eta gozatzeko aukera. Zuretzat ere, Arrondo familiak bere etxeko ateak zabalik ditu.

  • Helbidea: Tellerine Baserria. Aizpea auzoa. E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: +34 943-582031
  • Kontaktua: Jose Migel Arrondo Irastorza
  • Oharra: Asteazkenetan itxita
  • E-mail: turismobulegoa@zerain.com

Ostatuak atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©