Oiharte sagardotegiak bertako sagarrarekin egindako kalitatezko sagardo naturala dastatzeko aukera eskaintzen du.
Jateko berriz, sagardotegiko ohiko menua du: Bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta postrerako intxaurrak, gazta eta sagar dultzea.
2006an ireki zituen Oihartek ateak sagardotegi gisa. Hala ere, aurrez, nekazalturismo gisara, garai bateko sukaldeko goxotasunarekin lan ugari egin dute.
Oihartek, urte osoan zehar, aukera paregabea eskaintzen du lagun talde, famili giro etab.-ean jaki gozoak eta sagardo naturala dastatzeko.