Garai
batean herriko eskola izana, 1997 urtean eraberritze eta egokitze lanak
egin eta gaur egun ezagutzen den aterpetxea eraiki zen.
Geroztik, ugari izan dira gau bat edo egonaldi
bat bere babesean egin dutenak.
Eskola umeak, euskaltegia, Santiago bideko erromesak, turistak... Horiek guztiek betetzen dituzte Harizti Erdi Aterpetxearen gelak.
Zeraingo herri gunean kokatua, neurri ezberdinetako gelatan banatzen diren 50 oherekin, jangela eta egongela dotoreak ditu. Lasai-lasai Zeraingo inguruak ezagutu nahi dituenarentzat atseden leku aparta.