Hurrengo ohitura eta ospakizun bereziko eguna, ekainak 23, San Juan bezpera dugu. Jatorriz paganoa bada ere, Kristautasunak aspaldian integratu zuen bere egutegian egun hau. Udako solstizioko gaurik motzenean egiten den erritual honekin, uda garaiari ongi etorria eman, espiritua garbitu, bedeinkapenak jaso, etab. egiten da.
Erritual hauek, pasatakoa ahaztu eta datorrena hobea izatean oinarritzen direnak, garbi erakusten dute garai batean Euskal Herriko biztanleentzat gau honetan bukatu eta hasten zela urte berria.
Suarekin batera, San Juan arbolak ere garrantzi handia du egun honetan. Puntan ikurrina eta igotzeko gai denarentzat opari-sorta lotuta, herriko plazaren zaindari jartzen da. Orain dela gutxira arte, San Joan arbola herriko gazteek eskuratzen zuten beraiena ez zen baso batetik "lapurtuta".
Herriko plazan eta baserrien atarietan egiten diren suetan San Juan arbola, etxe, soro eta barrutietako erramu gurutzeak, lore sortak, elorri eta lizar adarrak erabiltzen dira, besteak beste, eta edertasun eta espiritualitate handiz jazten dute egun hau.
Ohiturak atalera itzuli