Egun berezi batekin lotura duten ohiturekin hasten bagara, otsailaren 3an ospatzen den San Blas eguna aipatu behar dugu lehenik. Zerainen kontatzen denez, on asko egindako gizona omen zen eta mutil koxkor bat sendatu zuen eztarrian trabatutako arrain hezur bat atereaz. Geroztik, eztarri minaren zaindari bihurtu da San Blas martiria.
Zeraindarrek San Blasen omenez eraiki zuten ermitan, egun honetan janariak bedeinkatzen dira, bai etxekoentzat eta baita ganaduarentzat ere, hauek jatean eztarriko minaren aurka babesa lortzeko.
Ohiturak atalera itzuli