Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

OHITURAK > Bolatea

Herriaren nortasuna garatzen laguntzen duten ohiturak ere badaude Zerainen. Hauen artean herriko plazan aurkitzen ditugu bi nagusiak: Arte arbola eta bolatokia.

Plazaren erdian kokatzen den artea da Zeraingo herritarren bilgune eta "herri batzarrak" egiteko leku.

Garai batean, neurri handiko arte zahar bat bazegoen ere, 1969 urteko haizete gogorrak txikitu eta akabatu zuen. Gaur egun, arte gazte bat hazten ari da gune honetan, eta oraindik ere jendea tertulia luzeetan biltzen da bere inguruan.

Bolatokiak ere bere aldaketak izan baditu ere, oraindik garrantzitsua da zeraindarren bizitzan. Trebetasun handia erakutsi duen herri honek, joko honetan eman dituen txapeldun handiak gogoratzen jarraitzen du eta otsailaren azken igandean "Endika Alustiza"-ren omenez egiten den Bola Txapelketan ikus daiteke oraindik ere trebetasun handiko jendea.

Ohiturak atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©