Iraileko hirugarren astean egiten den "Kultur astea" ere ezin daiteke aipatu gabe utzi. Aste berezi honetan era guztietako ekimenak antolatzen dira. Jubilatuei eskainitako egunarekin hasi eta hitzaldiak, diapositiba emanaldiak, umeen egunak, txondor erakusketa, karobia, arropa zahar erakusketa eta beste ekintza asko antolatzen dira.
Aipatzekoa da gaur egun ezagutzen den Zeraingo Museo Etnografikoa aste honetan antolatutako ekintza batetik sortu zela.
Bukatzeko, azken egunean, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko produktore ekologikoak biltzen dituen "Feria Ekologikoa" ospatzen da. Feria hau aitzindaria da Gipuzkoako feria ekologikoei dagokienez, eta produktu ekologikoak besterik ez dituen bakarra da. Egun honetan ere, okina, sagardoa, apretak, permakultura, arkitektura biodinamikoa eta beste hainbat tailer antolatzen dira.
Jaiak atalera itzuli