Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

JAIAK > Andra Mari eta San Roke egunak

Abuztuaren 15ean Zeraingo elizako zaindari den Jasokundeko Andra Mariren eguna ospatuz hasten dira, eta hurrengo egunean, San Roke egunean, herriko festetako egun nagusiarekin jarraitzen dute.

Egun handi hauei hasiera ematen dien ekintza nagusia abuztuaren 14ean egiten den "gibel jatea" da. Orain dela urte gutxi batzuk arte, ospakizun hau 13an egiten zen, eta honen iturburua, Zeraindarrek festak ospatzeko zuten ohitura jakin batean aurkitzen da.

Zeraindarrek, San Roke egun handia behar bezala ospatzeko, zekor bat hil eta herriko ostatuan puskaka banatzen zuten herritarren artean. Zekorra, San Roke egunean jateko prest egon zedin, beharrezko zuten egun batzuk lehenago hiltzea, baina gibela lehenbailehen jan behar zuten, gal ez zedin. Haragia ontzeko beharrezko zen denbora, alde batetik, eta gibela egoera onean gordetzeko zailtasunak, bestetik, "gibel jatea" izenarekin ezagutzen den ohitura sortu zuen.

Andra Mari eguna udalbatzaren prozesioarekin hasten da. Udal ordezkariak, alkateak, "alkate zihorra" eskuan duelarik, Udaletik Jasokundeko Andra Mariren elizarainoko bidea egiten dute "alkate soinuaz" lagundurik.

Jaiak atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©