250 biztanleko herri honek badu zer erakutsia: biziraupen gogo eta nahia. Galtzera zihoan giza taldea suspertu eta berrindartzen ari da.
Baserritarraren eguneroko bizimodua ezagutuz, atseden hartuko duzu. Mendi ibilbideetan barrena, natura eta paisaiaz gozatuko duzu. Gure herriko ondarea ikusiz, historian barrena bidaiatuko duzu. Bere bizilagunen handitasuna duen herria ezagutuko duzu.
Baserritarraren eguneroko lan goxoaren fruitu, kalitate, naturaltasun eta ohizko eran ekoiztutako Euskal Herriko jaki eta artisautza.


