Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

HISTORIA > Herria sendotzen

Altzania eta Aizkorriko Partzoneriko lur eta mendiak, 1401 urteko ekainaren 22an erosi zizkioten Fernán Perez de Ayala Gipuzkoako Korregidoreari. Gaur egun ezagutzen dugun Urbiako Partzoneriaren hastapenak, ordea, 1440 urtekoak dira; belardi mankomunatuak arautzeko idatzi bat adostu zen.

Hitzarmen hau, Gipuzkoako Segura, Idiazabal, Zegama eta Zeraingo ordezkariek eta Arabako Asparrena eta San Millanekoek sinatu zuten San Adriango pasalekuan.

1512 urtean, geroztik herriko bizitza baldintzatu duen gertaera izan zen: Otaloratarrek, Fernando Katolikoa erregearen eskutik, Aizpeako meategien ustiapenaren jabetza lortu zuten.

Historia atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©