Segurari lotzen zizkien kateak 1615 urtean eten zituzten. 31.364 errealen truke, herri izaera berreskuratu zuten berriro ere.
Geroztik, elkarte ezberdinetara bildu eta parte hartu zuten zeraindarrek: 1617an San Esteban errekako bailara elkartean, 1637an Zegamakoan, 1662-1768 urteetan Legazpiarekin elkarkidetuta egon ziren, 1825an Artamalastegi elkartea eratu zuten...
Bere izaera propioa mantenduz, ingurukoekin harreman eta elkarlanean, Zeraingo herria, apaltasunez eta bere herritarren izerdiz, Euskal Herriko historiaren pasarte baten jabe da.
Historia atalera itzuli