Lehenik eta behin, Ordiziako herria ezagutuko
dugu: 1512tik gaurdaino, asteazkenero, balio turistiko nabarmena duen
azoka ospatzen da. Bertan, Goierriko nekazal produktuak eta abereak
ikus daitezke. Honekin batera, Multzo Historiko-Monumentaltzat jo den
hirigune historikoa (Eliza, Jauregiak, Dorretxeak, Oteizaren eskultura,
etab.) bisita daiteke.
Ondoren, Beasainera gerturatuko gara Igartzako
Multzo Monumentala ezagutzeko: Jauregia (diaporama bat dago ikusgai),
errota, burdinola, ostatuak, ermita, zubia eta gurutzeta. Lazkaon amaituko
dugu eguna, Infantadoko Jauregia, Beneditarren Komentua, Bernardatarren
Monastegia eta Lazkao Txiki bertsolari ezagunaren estatua ezagutzeko.
Goierri atalera itzuli