Idiazabalen (gaztarengatik ezaguna), Eliza,
Txomenaneko Parke Botanikoa eta indianoen Jauregiak dira azpimarragarri.
Bertatik abiatuko gara ondoren, bere Aste Santuagatik eta bere ondare
historiko-arkitektonikoagatik (Eliza, Santa Isabel Monastegia, ermitak,
Jauregiak, aintzinako harresiaren portalak...) ezaguna den erdi aroko
Segurako herrira hurbiltzeko.
Aztiriako auzoa ezagutu ondoren, Zeraina
(Parke Kulturala) iritsiko gara herri txiki honen historioa jasotzen
duen diaporama ezagutzeko; ondoren, Eliza, museo etnografioa, espetxea,
Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategiak ikusteko aukera
izango dugu.
Goierri atalera itzuli