Lizarrustiko gainean (Ataundik barrena)
kokatzen den Parkearen Interpretazio Zentrora bideratuko gara lehenik
eta behin. Diaporama ikusi ondoren, Aralarreko mendizerran zehar hainbat
ibilaldi dugu egiteko: Lareoko urtegia, monumentu megalitikoen ibilbidea,
Jentilbaratza gaztelua, hainbat gailur eta mendixka.
Itzuleran Ataunen, hiru auzo dituen (San Martín, San Gregorio eta Aia) Gipuzkoako herririk
luzeenean geldialdi bat egingo dugu; hemen bere hiru elizak, Santiagoko
Hospitala, Zubikoeta Jauregia, Zelabear Dorrea eta Sara Etxea (Joxemiel
Barandiaran antropologoaren etxebizitza) bisitatuko ditugu.
Goierri atalera itzuli