Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

GASTRONOMIA > Denda

Gure aberastasun garrantzitsu bat, eguneroko lanaz ekoizten ditugun produktuak dira. Gurasoen erakutsiak jarraikiz eta ingurunearekin bat eginik, haisera batean etxerako beharrak asetzeko ekoizten genituen produktuak, orain denen eskura jartzen ditugu.

Zeramika, Idiazabal gazta, zapore ezberdinetako mermeladak, saskiak, sagardoa... produktu hauen goi mailako kalitatea da Zeraingo herriak eskaintzen duen beste erakargarrietako bat.

Baina denda honek badu beste berezitasun bat: Merkataritza Justua. Zeraingo Dendak herriaren garapenerako funtzio sozial garrantzitsua betetzen du, produktuen azken prezioaren zatirik handiena baserritarrengana iristea ahalbidetuz.

Dendaren lanari esker, baserriko lana errentagarri egiten dugu. Baserritar, artisau eta bere familiari beraien gustuko lanean jarraitzeko aukera errazten diogu eta gure herriaren biziraupena sendotzen dugu. Gure produktuekin, kalitatezko goi mailako produktuez gain, Zeraingo biziraupenerako giltza erosten duzu.

  • Helbidea: Herriko plaza z/g E-20214 Zerain (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: +34 943-801505
  • E-mail: denda@zerain.com

Gastronomia atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©