XIX. mende hasieran eraiki zenetik, Otatza baserrian beti ezagutu da dolarea. Euskal Herriko kantauriar isurialdeko baserri askotan bezala, Otatzan ere etxerako egiten zuten sagardoa. 1995 urtean, beraien sagardoak zuen onarpen zabala ikusita, sagardogintzak pisua hartu zuen baserriko lan ezberdinen artean, eta gaur egun, baserriko jarduera nagusia izatera iritsi da.
Urte guztian mimo handiz zaintzen dituzten sagastietatik ateratzen diren errezil, txalaka eta urtebete izeneko sagarrak erabiltzen dituzte. Otatzako sagastiak ez dira nahikoa behar adina sagardo egiteko eta Zerain eta inguruetako beste baserrietan, Unsulategi, Telletxe, Otatza Goikoa, Txoristegi, etab. ekoiztutakoa ere erabiltzen dute.
Otatzako sagardoa Goierriko sagardoa da. Fin eta biziagoa, edan zapore gozoxeagoa eta kolore argi oso onekoa. Betiko eran egindako sagardoa.
Txotx garaian bazkari edo afari mokadua eginez anai arteko euskal giro jatorraz gozatzeko, edo etxeko mahai gaina sagardoaren txinparta biziaz jantzi nahi baduzu, Otatzako sagardotegi eta sagardoak aukera paregabea ematen du.