Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

ESKAINTZA TURISTIKOA > Museo Etnografikoa

Etnologo baten laguntzaz herriko gazte talde batek eginiko auzo lanaren ondorioa da 1993 urtean ireki zen museo etnografikoa.

Zeraingo baserrietan zeuden lanabes ezberdinen inbentarioa egin eta 21 eguneko erakusketa antolatu genuen; izan zuen arrakasta ikusita, erakusketa iraunkorra, hau da, museoa antolatzea erabaki genuen.

Horretarako, erakusketan erabili ziren 1000 piezetatik egokienak hautatu eta, gaur egun, museoan 200 baino gehiago daude ikusgai.

Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaeraren azalpena izan nahi du.

Atal desberdinetan, herriaren biziraupen prozesu historikoa adierazten duten tresna, haltzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzantzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte.

Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.

Eskaintza turistikoa atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©