Zeraingo Udala - Ayuntamiento de Zerain

Zerainen irudia

ESKAINTZA TURISTIKOA > Indaba ibilbidea

Indaba ibilbidea eginez Euskal Herriaren xarma aurkitu ahal izango duzu: Gernika eta Tolosa, azoka, kultura eta pilota jokoaren hiriburuak, Zerain Parke Kultural bizia, bere nekazaritza produktu eta zaharberritutako ondarearekin eta Uribe, Santiago Bideko geralekua eta erromatarren garaiko ondarea dituena.

Kalitate handiko eskaintza duen Euskal Herriko ibilbide honek, bide batez naturgune garrantzitsuetara hurbiltzen gaitu: Aizkorri, Aralar Parke Naturala, Urdaibai Biosferako Erreserba eta Uribe eskualdeko biotopoa.

Jendea eta honen jakituria, ohiturak, eskaintzen duten konfidantza eta betiko produktuak, ibilbideari izena ematen dion indaba gozoa... ibilbidearen ezkutuko xarma osatzen dute.

Indabaren ibilbideak Zeraindik abiatuz, Tolosalde, Busturialdea eta Uribera garamatza. Euskal Herriko gastronomiaren pieza preziatu den indabak, gure herriaren ohitura, nortasun eta berezitasunak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen digu. Ibilbide honen barru, Zeraingo Ostatu Jatetxean eta Mandio tabernan indaba plater beroa beti prest dago.

Eskaintza turistikoa atalera itzuli

Ayuntamiento de Zeraingo Udala 2007 ©