Basazabalgo Jabier Muñoa artzainak bere etxeko ateak zabaltzen dizkio Idiazabal gazta nola egiten den ezagutu nahi duenari.
Aitona Patxi eta Julian aitaren erakutsiak gaur egungo jakintza berriekin konbinatuz, goi mailako gazta egiten du.
Etxe inguruko larreetan eta Aizkorri magaleko Oamendiko herri lurretan ardiak bazkatu, ikuiluko lanak egin, ardiak jetzi, gazta egin... eta hauez gain, Jabierrek gustura azaltzen dio bisitariari Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta on bat lortzeko jarraitu beharreko pausuen berri.
Bere eskutik ikus ditzakegu larre, arditegi eta jezteko sistema, kuba, gatzagi, molde eta prentsa, kamara eta abarrak.
Euskal Herriko artzainak nola lan egiten duten zuzen-zuzenean ikusteko eta bere lanaren emaitza den gazta paregabea dastatzeko aukera ezin hobea dugu Zeraingo Basazabal baserrian.
Eskaintza turistikoa atalera itzuli