Ermasoroko Eugenio Elortza segurarrak etxean antolatua duen museo txikian, erleen mundu ezkutuaren berri jasotzeko aukera dugu.
Zortzi-hamar laguneko taldeetan, erlauntza mota ezberdinak ikusiz hasten da bisitaldia.
Enborrez eginak, zumitza eta buztinez eginak, eta gaur egun erabiltzen diren berriak ere ikusiz, Eugeniok erleen bizimodu eta lanaren berri zabala ematen du.
Ondoren, lanean ari diren erlauntzak ikusiko ditugu. Leiho zabalak dituen gela baten babesean sartu eta Eugeniok erlauntza bat irekitzen du barrutik ere ezagutu dezagun. Erregina, eztiz betetako abaskak, langileak… esperientzia paregabea bizitzeko aukera ezin hobea da honakoa.
Abasketatik eztia nola ateratzen den ikusi eta erleen lanaren emaitza den eztia dastatuz bukatuko da ikustaldi gozo hau.
Eskaintza turistikoa atalera itzuli