Euskal Herrian tradizio handia duen joko hau, Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena herriko plazan kokatzen dena da.
Jokoaren funtsa, bolatokiaren barrenean dauden bederatzi "birlak", bide erdian dagoen "txaparroa" jo gabe botatzea da. Jokalari bakoitzak bost saiakera egiten ditu eta hauetan "birla" gehien botatzen duena da irabazlea.
Bola oholaren gainean arrastaka doaneko soinuak herritar eta bisitariak liluratzen jarraitzen du.
Eskaintza turistikoa atalera itzuli