ZERAINGO BERRI

ERREMENTARIKO PROIEKTUAREN IDEIA LEHIAKETA

Herritarrentzat soilik zuzenduriko herri-bileran, ideia lehiaketan aurrera egin duten bost proiektuak aurkeztuko dira larunbatean. Proiektu hauen izenak, dagoeneko eman ditu argitara Etorlurrek bere web gunean.

Proposamen finalistak:

Lurra ZRN
Zerainduz Zerain
Begira nago Begira
Zerain hub
Hustuz bete

ERREMENTARI

Aurreko legealdian Zeraingo Udalak Landa Gipuzkoa 32 herri txikietarako garapen programatik Errementari etxea erosteko eta bertako proiektua egiteko dirulaguntza lortu zuen . 1Zeraingo Udalaren helburua herriko udaletxea eta beste hainbat zerbitzu, bertan kokatzea da.
Errementarin eta Serorategin zein zerbitzu joango diren erabakitzeko zenbait herri bilera egin ziren, eta hauek dira Zeraingo herriak bertan jartzea erabaki zituenak : udaletxea, Zerain Dezagun Fundazioaren bulegoak, mediku zerbitzua, turismo bulegoa eta denda, erabilera anitzeko gela handi bat eta beste txiki batzuk, Liztormendi elkartea, liburutegia eta ludoteka, udal biltegia eta komun publikoak.

Ideien lehiaketa
ETORLURrek Errementari eta Serotegi etxeak birgaituz herriko etxe bihurtzeko epaimahaidun lehiaketa deitu zuen uztailaren 15ean, egikaritzeko proiektuaren garapenerako oinarri izango den ideia aukeratzeko. Hala, arlo hauetako baldintzak ondoen betetzen dituen proposamena: ondarea, funtzioak, adierazgarritasuna, estetika, inguruarekiko lotura eta aurrekontua. 43 proiektu aurkeztu dira guztira lehiaketara.


Epaimahaia
Epaimahai teknikoa Etorlurreko bi arkitektok, kudeatzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondareko arkitektoak, Zeraingo Udaleko bi ordezkarik, Zerain Dezagun Fundazioko ordezkari batek eta Zeraingo Udalak izendatutako arkitekto batek osatu dute. Proiektu guztiak teknikoki aztertu ondoren, dagoeneko bost proiektu aukeratu ditu epaimahaiak.
Epaimahaiko kide bakoitzak bozka bat du eta herriak beste bat.


Herritarren botoa
Epaimahaiak aukeratutako bost proiektueni zenak, ostiralean, irailaren 30ean, argitaratuko dira Etorlur eta Zeraingo web guneetan. Behin proiektu hauek zeintzuk diren esan ondorenean herritarrek aurkeztuko zaizkie beraiek ere botoa eman dezaten.
Herritarrei proiektuak larunbatean goizeko 10.30etan egingo den herri bileran aurkeztuko zaizkie. Herri bilera honetan herritarren bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Behin herritarren proiektuak aurkeztu ondorenean, hamar egunetan proiektuak ikusgai izango dira ondo aztertu eta bozka eman ahal izateko.

5 proposamen hauek jendeaurrean egongo dira Zeraingo udaletxean urriaren 3tik 7ra bitarte, 18.00tatik 19.00tara bitartean eta urriaren 8an 10.00tatik 12.00tara.

Botoa emateko aukera 18 urtetik gorako zeraindarrek izango dute. 1etik 5era bitarteko puntuazioa banatu beharko diete proiektuei. Gehien gustatu zaionari bost puntu eman beharko dizkio bakoitzak, eta gutxien gustatzen zaionari puntu bat.
Herriaren botoa eta epaimahaikideen botoak kontutan hartuta aukeratuko dute irabazlea.


Itzuli

ZERAIN ERAIKI








Zeraingo Udala 2010 © | 20214 Zerain | Telefonoa: 943801724 | Faxa: 943801869 | E-maila: zerain@udal.gipuzkoa.net
Garapena: BIT&MINA eta Kultur Atelier