Atal honen helburua astero ingurumena babesteko aholkuak sartzea da, herri mailan lantzen den Agenda 21i loturiko aholkuak, zehatz-mehatz.
Agenda 21eko azken aholkua
NAHASI AIREA URAREKIN: Behar dugun baino ur gehiago ateratzen da etxeko txorrotetatik. Ura aurrezteko tresnak txorrotetan jarrita, etxeko ur-kontsumoaren eta energia-kontsumoaren eraginkortasuna handituko duzu.
Aurreko aholkuak
- SUSTATU ARLO PUBLIKOA: Ba al zenekien autobus batek auto partikular batek baino 50 aldiz espazio gutxiago eta 3 aldiz erregai gutxiago behar dituela bidaiari bakoitzeko? ERABILI GARRAIO PUBLIKOA ZURE JOAN-ETORRIETAN.
- HONDAKINAK: Ez joan esku-hutsik dendara. Pentsatu al duzu inoiz plastikozko zenbat poltsa erabiltzen dituzun erosketak etxera eramateko? Ba al zenekien plastikozko poltsa batek 150 urte behar dituela desagertzeko? Eraman beti etxetik zure poltsak.
- GARRAIOA: Berotegi-efektuko gasen igorpenen eta egungo gizarteko sedentarismo-arazoen eragile nagusietako bat autoaren erabilera da. ERABILI ZEURE MOTORRA.
- URA: Ba al zenekien tanta dariola dagoen txorrota batek urtean 9.000 litro ur inguru botako dituela isurbidetik? TANTA BAT ERE EZ GALDU